Ficod 2007. urtean jaio zen, Industria, Turismo eta Merkataritzako Ministerioak eta Red.es zereginetarako erabiltzen duen Telekomunikazioetarako Estatu Idazkaritzak sustatuta, Avanza Plana markoaren barruan, eduki digitalen Espainiako industria garatzeko eta sustatzeko gazteleraz mintzo diren merkatuetan bereziki.
Gaztelerak munduan duen garrantzia:
Horregatik bihurtu da hurrengo alor hauetako adituen erreferentziako elkargune: telebista, zinema, musika, aisialdi digital interaktiboa, animazio, hezkuntza, ikus-entzunezkoen produkzioa, argitalpen digitalak, erabiltzaileek sortutako edukiak (UGC), gizarte sareak, blogosfera, publizitate interaktiboa, etab. Sektoreko balore-kate osoak du partaidetza: banaketa, gailuak, finantziazioa, prestakuntza, nazioartekotzea, audientziak, ordain-bideak, politika publikoak, telebista digitala, merkataritza elektronikoa, etab.
15.000 biltzarkide baino gehiagok eta ia 300 komunikabide akreditatuk erakusten dute Ficod foroarekiko dagoen gero eta interes handiagoa.
FICOD hainbat arlotako profesionalei zuzendutako topagunea da: telebista, publizitatea, zinema, musika, bideojokoak, argitalpen digitalak, online trebakuntza, erabiltzaileek sortutako edukiak (UGC), kazetaritza digitala, publizitate interaktiboa…