Gerd Leonhard-en antzeko nazioarteko hizlarien partaidetza izango duten bilera garrantzitsuak Udal Biltzar Jauregiko A Auditorioan izango dira, lehentasunezko ordutegian.
Gaikako 18 mahai, moderatzaile batek eta 3 hizlarik osatuta. Eduki digitalen industriaren kate osoaren ildo nagusiak eta kasuak aztertuko dituzte; hala nola, sorrera eta sormena, banaketa, itzulera, negozio-eredu berriak eta azpiegiturak. Arreta berezia eskainiko diete zinemari, musikari, bideojokoei eta aisialdi digitalari.
Tailerretan jardunbide onenak eta kasu arrakastatsuak azalduko dituzte enpresa aitzindariek.
Negozio-gunean, edukien sektoreko ekintzaileak zein balizko finantzatzaileak eta kolaboratzaileak elkartuko dira. Eztabaidarako eta harremanak sortzeko gunea da.
Erakusketa-eremuan, babesleek eduki digitalen inguruko negozio-plataformak erakutsi ahal izango dizkie bezeroei, hornitzaileei eta balizko bazkideei.